top of page

Bideoen inguruko hausnarketak

Hezkuntza-teknologiari buruzko bideo batzuk ikusi ditugu, eta ondoren hauen azterketa edo hasunarketa bat egitea egokitu zaigu. Orokorrean benetan interesgarriak izan direla pentsatzen dut, batzuk bestek baino gehiago, baina guztietan hezkuntzari buruzko gai garrantzitsuak ematen dira.

Sugatra Mitra: Eskola ziberespazioan (irakasleak soberan?)

Agerpen hau hasteko berari asko gustatzen zaion galdera ireki batekin hasten da: gaur egun dagoen irakaskuntza nondik dator? Hori esan eta gero azalpen txiki batzuk ematen ditu nola lehen ordenagailurik gabe gauzak egiten ziren. Geroago, berak leku oso desberdinetan egin dituen “esperimentuak” erakusten eta azaltzen ditu, hala nola, konputagailu bat zer den ez dakitenei kalean horma baten aurka horrelako bat uztea.

Lehenengoa berak klaseak ematen dituen lekuan jartzen ditu, eta umeak oso oazkar ikasten dute, baina berak ez daki bere ikasleren bat lagundu hori gertatzean lagundu duen ala ez, beraz beste leku batera joan zen, non inork ez zekien ordenagailuei buruz. Ordenagailua bakarrik ingelesez zegoen, hau da, herri horretan ez zekiten ez biologiaz ez ingelesez, baina berak ingelesez zeuden biologiari buruzko textuak utzi zituen. Bi hilabete pasa eta gero joan zenean, hor egunak eta egunak ematen zituztela ikusi zuen, eta biologiari buruz zer zekiten galdetu zuenean batek biologiari buruzko definizio zehatz batekin erantzun zion, eta ingelesean, nahiko txiroa, baina ingelesa. Orduan, umeek ikasteko duten gaitasuna izugarria dela adierazten du, beste hizkuntzan dagoen hitzak, eta gainera biologiari buruz, ikasteko gai izateak haiei buruz asko esaten du.

Beste alde batetik, galdera irekiak guztiz defendatzen ditu, irakaslerik gabe soilik galdera ireki on bat planteatuz umeak haiek bakarrik elkarizketa edo eztabaidatu dezaketela, beraz, momentu hauetan irakaslearen egotea beharrezkoa ez dela esaten da. Bere azkenengo hitzetan bere hurrengo helburua adierazten du; ikaskuntzaren etorkizuna diseinatzea, hau da, interneten egongo den eskola (en la nube) sortzea. Hori horrela izateko jende asko parte hartzea beharrezkoa da. Hori gertatzeko urte asko falta direla pentsatzen dut, egia da pausoak eman daitezkeela, baina gaur egun eskola tradizionalaren barnean gaude, eta hortik ateratzea izango litzateke ezinbesteko lehenengo urratsa; etorkizunean teknologia berriak funtsezkoak izango direnik, umeei hauetan oinarritutako hezkuntza ematea hoberena izango litzateke, baina, gaur egun dagoen egoerarekin, ia ezinezkoa da.

Entre maestros dokumentala

Karlosek irakasle moduan eskolan berak eman ahal zuen guztia ezin zuela eman sentitu zuen, eskolak jartzen dituen oztopoengandik, eta hori dela medio, ikasleen potentzial guztia ere ezin zuen atera, orduan liburu bat idaztea erabaki zuen. Liburu horretan berak oztoporik gabe bere klaseak nola egingo zituen idatzi zuen. Pablo Usonek irakurri zuenean, asko gustatu zitzaion eta egun batean hitz egiteko geratu ziren, hor, berak benetan egin nahi zuena egitea erabaki zuten, hau da, inongo oztoporik gabe, persona ezberdinak ekarriz berak sortuko zuen klasea gidatzea eta grabatzea. Hori horrela, 12 eguneko kurtsoa prestatu dute, ikasleak printzipioz eskolarekin pozik ez daudenak izanik.

Karlosek porrota hau ez egitea izango litzakeela adierazten du, berak saiatu nahi dela eskola aldatzen. Hamabi egun hauetan ikasle bakoitzak dituen ezagutzak ateratzea eta ikustea nahi du, hau da, helburua bakoitzaren barneko jakituria esnatzea da. Horretarako, sentitzea oso garrantzitsua dela lehenengo momenutik adierazten die. Hau da, sentitzen dugunatik abiatu behar gara ekintzak egiterakoan; gauzak egiteko ez da baimena eskatu behar, sentituz gero hori egin behar da.

Egunak pasa ahala, Pol ikasleak Karlosen azalpenekin ez dagoela ados dio, beraren ideiak egitazkoak ez direla. Praktikoki badoaz ezagutzen, baina berarentzat ez dute balio klase normaletan egiten diren gauzak ez direlako, edo era zailago batean egiten ari direlako. Egun batean, asko haserretzen da eta klaseko batzuen kontra adierazten da. Orduan,sutik jartzen da eta agresiboki besteengana joaten da, baina besteak zintzo zintzo geratu dira ezer ez egin gabe, momentu horretan Karlosek Aurrera pausoak jadakin eman direla ikusten du. Korroan daudenean, Polek zer nahi zuen galdetzen die, ea zergatik horrela jarri den dakiten. Iritzi batzuk eman eta gero, errekonozimendua nahi zuela uste dute, era batean edo bestean guztiok noizbait nahi duguna, eta lortzen ez dugunean urduri edo triste jar gaitezke, eta kasu honetan, oso haserre jarri da.

Hemen ikusi da arazoen gaia eskoletan gehiago landu behar dela, ikastetetxe batzuetan egiten den gatazken tailer bate do horrelako zeozer. Gela normaletan ere ematen den egoera, haserreak jartzea nola klasean eragin dezakeen eta normalean txarrago bukatzen den momentuak dira, horregatik landu beharreko gauza dira.

Dokumentalean ere ikusten da nola gehienak sormenari edo imaginatzeari beldur diren; kasu gehienetan besteak zer esango dutenagatik edo barregarri geratzeko beldurra dute eta horregatik ez dute horrelakorik egiten. Hemen bezala, ikastetxeetan umeei imaginatzeko eta sormena izateko aukera gehiago eskaini behar zaie, azken finean, umeak dira eta ideia izugarriak dituzte. Esaterako, bideoan dagoen mutila, Pol ere deitzen dena baina ez da lehen aipatutako persona bera; umiltasun handiko pertsona oso azkarra da, sormen asko du, baina ez du kanporantz ateratzen, hau da, berak Karlosek planteatutako galderak, ideiak edo jolas batzuk asmatu ditu. Gainera, ideia oso on batzuk izan ditu, baina albokoari bakarrik esaten dio, edo eserita egonda baxu-baxu hitz egiten du. Horrelako umeen aukerak ezin daitezke galdu beldurragatik, lagundu behar zaie.

Egun batean, Lucy deitzen den neska negarrez hasten da, eta klaseko kide batekin hitz egin eta gero hurrengo egunera bere istorioa kontatzera hausnartzen da. Txikitan bere amarekin zegoen mutil lagunak sexualki bera akosatu zuen, eta asko kostatu bazitzaion ere, azkenean familian jakin izan zuten. Istorio osoa kontatzen du klasearen aurrean eta lehen esandako Polek, ez dakiela horretan nola lagundu baina mirespena sentitzen zuela esaten dio, hau da, nahigabe Lucy laguntzen dagoela ez da konturatzen. Baita ere esaten du hasieran hamabi egun hauek norekin egon zen ikusi zuenean, ikuspuntu txarra atera zuela adierazten du, baina egunak pasa ahala horrela ez zela konturatu da, eta orduan aurreiritziak ez izatea hoberena dela dio.

Irakaslea pozik geratzen da, nahigabe laguntzearen magiazko momentua izugarria izan dela esanez. Eskoletan horrelako istorioak kontatzea oso zaila da, batzuetan klasearekin konfiantza ez izateagatik edo beste gauza batengatik hori gertatzea oso konplexua da, eta irakaslea saiatu behar da, egia da, baina ez dago bere eskuetan soilik.

Azkeneko egunean Pol bihurriak esaten duen esaldi batekin irakaslea oso pozik jartzen da, “Nos apagamos las luces” esaten duenean, irakasleak ikasle honek hamabi egun hauetan izan duen aurrerapena oso positiboki baloratzen du, eta Polek esaten duenez: “nahiz eta gure harremana ona ez izan, bere lana izugarri ondo egin du.” Elkarrizketa etengabearekin, bakoitzaren pertsonaiekin jolasten eta bihotzeko irakaslea izanik, Karlosek eskola tradizionaletik oso urrun dagoen eskola aproposa erakutsi digu, izan ere, denetarik egin dute soilik hamabi egunetan. Gustatuko litzaidake ikustea lehen hezkuntzako edozein mailatan metodo hau erabiltzea urte oso batez, emaitzak askoz hobeak izango zirela pentsatzen dut.

Jordi Adell, IKT-ren erabilpenak

Gaur egun edozein gauza egiten dugunean, teknologiaren zerbait erabiltzen dugu. Gizartea asko aldatu dela argi dago, lehen teknologiaren ezan gauza batzuk egitea ia ezinezkoa baitzen. Jordi Adellek egiten duen konferentzia honen helburua, haurrek IKT-ak erabiltzen ikastea eta haien konpetentzia digitala garatzea da.

Teknologia digitalen erabilera egokia ez dela dio Adellek, eta guztiz ados nago, eskolan ikus dezakeguna, baina baita ere kaletik, non batzuek mugikorra beraien eskuaren beste hatzamar bat izango balitz bezala erabiltzen dute. Haurrek teknologien inguruan ikasteko erraztasuna dute,izan ere, egunero helduak baino askoz gehiago erabiltzen dituztelako,baina gehienetan ez dituzte teknologia berrien erabilpen onak egiten. Hala ere, irakaslea ondo formatuta badago, umeek baino askoz gehiago jakingo du eta ez da egongo inongo arazorikklaseak Aurrera eramateko, baina teknologia berrien inguruan irakasle gutxi prestatutak daude horrelakoekin aurrera egiteko eta klaseetara eramateko umeak horiek erabiltzen hasteko.

Horen arira, gaur egun teknologiak eskoletan erabiltzen direla egia da, izatez curriculumean konpetentzia zientifikoak lekua du, baina ez dira erabiltzen era egokian. Eta hori horrela izateagatik ikasle batzuen porrota eta frustrazioa ager daiteke. Hori saihesteko, beraien sormenari laguntzen duten aplikazioak erabili behar dira. Hau esanda, IKT-ak eskolan gehiago erabiltzea onuragarri asko ekarriko lituzke, baina horretarako, lehenengo, irakasleak ondo prestatutak egon behar dira horren inguruan.

Mitch Resnick: Let´s teach kids to code

Bideo honetan Scratch baliabidea sortu duen gizona agertzen da, Mitchel Resnick, hezkuntzaren ikerketan irakaslea eta Mit Media Labeko ikerkuntzan dabiltzan talde baten zuzendaria da. Orain azaltzen du nola amaren eguna zoriontzeko opari bat egiteko gogoak zituenean, scratch bat egingo zuen, baina momentu batez baliabide honetan ea norbaitek horrelako zerbait egin duen begiratzen du. Bere sorpresarako, amaren eguna zoriontzeko hainbat sekuentzia agertzen dira, eta egilea asko pozten da jendeak scratcha horrelako gauzak egiteko erabiltzeagatik. Hoietatik asko umeak dira, eta umeak horrelako programazioan oinarritutako aplikazioa erabiltzen badakite, teknologia berrietan adituak direla esan nahi du; teknologia berriak ondo erabiltzen jakitea ez da Whatsappean edo Xboxean egun osoa igarotzea edo oso ona izatea, baizik eta kodifikatzen edo programatzen jakitea.

Horretarako, kodifikazioaren inguruan dagoen pentsamendu orokorra aldatu behar da, batzuk gauza oso zaila dela eta oso gutxik dakitela pentsatzen dute, baina lehen aipatutako baliabidea erabiliz, hori gezurra dela ikusten da. Are gehiago, kodifikatzen jakiteak ezagutza gehiago lortzea ekar dezake; behin jakinda, programazio bat egiten ari garen bitartean askoz gehiago ikasten dugu. Autoreak hemen kodifikazioa edo programazioa irakurketarekin konparatzen du; irakurtzen dakizunean, gero irakurtzean ezagutza gehiago jasoko dituzu.

Azkenik, scratcharekin egunerokotasunean ezinezkoak bezala ikusten dituzten gauzak erraztasunez ikasten dituzte, hala nola, aldagarria. Matematikekin erlazionaturiko ikasketak egiten ez duenak, aldagarriari buruz jakitea axola zaio, baina scratchan, era praktiko eta sinplean hori zer den jakiten dugu. Hau esanda, baliabide hau erabiltzeak ez du esan nahi etorkizunean programadore profesionalak izatera helduko direla, baina sormena bermatzeko, sistematikoki egiten den arrazonamendua egiteko eta kolaborazioan lantzen ikasten dute.

Koldo Saratxaga, ideas para el desarrollo de una nueva sociedad

Koldo Saratxaga euskalduna dugu bideo honetan, non hezkuntza asko gustatzen zaiola azpimarratzen du, baina aldi berean, gaur egungo hezkuntzari kritika egiten dio. Horretarako, orokorrean munduko edozein lanean edo harremanetan garrantzitsuena persona berak direla esaten du. Eta hori horrela, sentimenduak guztiz kontuan hartu behar dira, sentitzen duguna, pentsatzen duguna eta egiten duguna izatez zer garen esaten dutelako.

Horregatik, eskola orkorrean eta arlo horretan baita aldatu behar duela dio, ez ditu umeen sentimenduak kontuan hartzen, eta horiek izaten eta kanporatzen erakutsi behar zaie. Berak duela urte asko ikasi zuen ere, bere bilobak gaur egun jasotzen ari diren hezkuntza ia berbera dela dio, eboluzioa oso eskasa izan dela. Ikasleak oraindik boletinetan jartzen dituzten zenbakiak dira, eta ez da batere horrela; persona bakoitza bakarra da, eta eskoletan bakarrik ikasgaiak gainditzea edo notak ateratzea begiratzen da. Oraindik ez dago lekurik sormena, ametsak zein sentimenduentzat.

Etorkizuneko pertsonak prestatzen ari ditugu, ez ofizioak, izan ere, datuak azaldu ditu non erdia baino gutxiagoak lan egiten du aldez aurretik ikasi duen berberan. Gaur egun memoria bilatzen da, eta benetan bilatu behar dena sormena da; ikasten dugunaren gutxi gogoratzen dugu, orduan, esperimentatzen eta bilatzen dakien ikasleak bilatu behar dira.

Koldok ezberdintasun handia ikusten du irakaskuntza eta hezkuntzaren artean; eskoletan gertatzen ari dena irakaskuntza da, nola gauzak egiten diren irakastea eta milaka definizio ikastea behartutak egotea gero azterketa gainditzeko. Aldiz, hezkuntza oraind esandakoaren urruti dabilela dio.

Azkenik, aldaketen gizartean gaude, eta hortaz, munduak ez du hazi behar, baizik eta garatu edo hedatu. Eta hori gertatzekotan, egunerokotasuna beti berdina ez izatea beharrezkoa da, hau da, errutinan ez jauztea, bestela eboluzionatzea oso zaila izango litzateke. Hori aldatzeko nahian, bakoitzak bere bizitzaren aktore protagonista izan behar da, bere bizitza gidatu berak nahi duen bidetik, eta erabakiak hartzerakoan, beraren iritzia izate kontuan eta ez besteena. Baina, eskolan aktorea izatea oso zaila da, umeek títere bezala jokatzen baitute kasu gehienetan, orduan txikitatik aukera txikiak ematen badiegu, gero hori aldatzea zaila izango da.


  • Facebook Black Round
  • Google+ Black Round
  • Tumblr Black Round
bottom of page