Iñigo Alvarez
Hezkuntza eta Teknologia
Hezkuntza eta teknologiari loturiko lanak
CODE
Web orrialde honekin programazioa lantzen jarraitzeko aurrerapauso handia ematen da, izan ere, oso sinpleak eta errazak diren ariketekin hasten da eta nahiko konplexuak direnekin bukatzen da. Orrialde honetako ariketak burutzeko hainbat aukera ezberdin daude, hala nola marrazki bizidun famatuekin garatzeko edo denbora eta luzera desberdinekoak ere. Gure kasuan, IKT-ko ikasgaiari dagokionez, 20 orduko jarraipena egin behar dugu. Hori horrela, “curso acelerado de introducción a CS”-ren barruan nik Angry Birds famatuen inguruko kurtsoa egitea erabaki dut, oso aspergarria ez izateko asmoz. Behin hori aukeratuta, barruan kurtso hau aurrera ateratzeko 20 maila gainditu behar dira.
Etapak aurrera joan ahala noski konplexutasuna igotzen joan da, eta gehiago artista deitzen den maila zailetan non angeluekin eta norabideekin irudi geometriko ezberdin eta tamaina ezberdinetan egin behar ziren. Pertsonalki artista deitzen diren mailak zailenak egin zaizkit. Izan ere, pantaila batzuk ondo egiteko eta erantzuna argi ikusteko denbora asko eman dudalako, eta batzuk salto egin dudala gero beste momentu batean bueltatzeko eta egiteko. Horrela ondo joan zait, pantaila batean denbora asko pilatuta geratzen bazara ez duzu ezer ez lortzen, eta gainera, gero eta zailago ikus dezakezu, orduan, hobe da aurrera joatea eta gero bueltatzea.
Hori horrela, hemen usten dizkizuet niretzako esanguratsuak izan diren hainbat mailak. Gehienek aldaketa bat suposatu dute, aurretik egon diren mailak begiratuz. Horretaz aparte baita ere aipatu beharra dago maila bakoitza bukatzen duzunean inprobisatzeko aukera ematen dizutela, maila horretan erabili dituzun tresna berdinekin nahi duzun marrazki edo ibilibidea egiteko. Bukatzeko, kurtsoa ematen dizuten agiria ere atxikitu dut.
Captura2Describe tu imagen | Captura8Describe tu imagen |
---|---|
Captura16Describe tu imagen | Captura28Describe tu imagen |
Captura20Describe tu imagen | Captura23Describe tu imagen |
Captura26Describe tu imagen | Captura21Describe tu imagen |
Behin kurtso hau bukatuta, bigarren ikastaro bat egitea ere egokitu zaigu. Aurrekoarekin konparatuz askoz errazagoa izan da “código Flappy” deitutakoa. Hasteko, askoz laburragoa da eta orduan ez dago ezta aspertzeko denborarik, eta bigarrenik, aurreko kurtsoaren zailtasun mailak gainditzeko gai bazara, kurtso honetako maila guztiak erraz egingo dituzu, nahiko errazak baitira. Horretaz aparte, joku hau nahiko famatua da mugikorrean jolasteko hainbat era baitaude, orduan edonorentzat entretenigarria izan daiteke, umeak barne. Izan ere, entretenigarria egin zaidalako beste kurtso labur bat egin dut, hala ere, maila guztiak oso errazak egin zaizkit, jadanik oso antzekoak edo berdinak eginak nituelako. Hona hemen bigarren kurtsoaren pare bat argazki eta nire hiru kurtsoen agiriak.