top of page

La familia conectada,

Seymour Papert

AUTOREAREN BIOGRAFIA 

Seymour Paper Hegoafrikan jaiotako zientifiko, hezitzaile eta matematikalaria izan zen. Jean Piagetekin lan egin eta gero, honek sortu zuen konstruktibismoa, Papertek ikaskuntzaren ikuspuntu bat , konstrukzionismoa sortu zuen. Umeei begira, ordenagailuekin lan egiten jakin behar dutela esan zuen, eta baita ere teknologia berriak nola aplikatu daitezke azaldu zuen.

“La familia conectada” Seymuor Papertek 1997. urtean idatzi zuen liburua da eta izenburuan hauteman ahal den bezala teknologiari buruz hitz egiten du, bereziki.

 

LABURPENA

Gaur egun gauden gizarte oso digitalizatu honen barnean, adin edo belaunaldi desberdinetako pertsonak ezberdintzeko ere teknologiari begira egin daiteke, bai garapen teknologikoak bai konputadorak gizartea erabat aldatu baitute. Izan ere, gazteak ordenagailuen belaunaldikoak dira, eta beraz, erraztasunez erabiltzen dituzte, adin handiko persona gehienak ez bezala. Gaur egun, teknologiari esker askatasun nabarmena ikus daiteke, hala ere, ezin daiteke gazteei bakarrik utzi autonomia osoz. Gurasoek aldaketak asimilatu behar dituzte eta ahal den guztian, gazteen hezkuntzan egon baita haiei buruz ikasteko. Baina beti haiei autonomia edo askatasuna ere utziz, haiek egiten dutenaren gaineko kontrola hartzen dutenean, asko ikasiko eta ondo sentituko baitira. Esan beharra dago ere gaur egun lehen zegoen heldutasunenganko dependentzia ez dagoela, umeek ezin zuten ia ezer ez egin heldurik gabe.

 Papertek “Ciberavestruces” deitzen dituenak eskolan teknologia erabiltzearen alde daude, baina bakarrik beraiek ezagutzen duten eskola motan, betikoa, eskola sortu zenean ordenagailuak  ez zirelako existitzen. Orduan, Ikasketa horren hausnarketa egitea garrantzitsua da, zer egiten duten jakiteko eta tresna horiek gero egunerokotasuneko beste momentu batzuetan erabiltzea posiblea izateko.

Badaude ere ikuspuntu desberdinak ikaskuntza tradizionala eta softwareko ikaskuntzaren artean; Papertek kezkagarria ikusten du gaur egun software aukeratzeko irizpidea gehienbat moda dela, beraz, publizitateak ikaskuntzaren arian egin daitezkeen hasunarketak baino pisu handiagoa du. Software delakoaren industriak, helduetan pentsatuz, garrantzi osoa irakurtzeari, idazteari eta ekintza mekanikoei eman zion. Hala ere, jariakortasun teknologiko hori bermatzeko kapitulu bat proiektuak proposatzen ematen du.

Beste alde batetik, bi ikaskuntza prozesu ezberdintzen ditu Seymour Papertek, eskolan bezalako ikaskuntza, instrukzioan eta zer egin behar den oinarrituta eta etxekoa, kulturan eta esperientzian oinarrituta. Umeek haien ikasteko metodo propioa eraikitzeko nahian, konputagailua lehen aipatutako bi ikaskuntza prozesuak elkartu behar ditu. Hau esanda, autoreak ez da kokatzen ez bata ez bestearen alde; instrukzioa neurri batean beharrezkoa dela dio, eta teknologia berrien guztiz alde ez da jartzen, baina oso erabilgarriak izan daitezkeela esaten du.

Hori bai, lehen aipatu bezala, ikasketa esanguratsu edo konstruktibistaren alde kokatzen da; Gurasoek edo irakasleek umeen ariketak edo ekintzak zuzentzen badituzte eta ez badiete  haien kabuz aurkikuntza egiten uzten, gutxienez haien ikaskuntza prozesu osoan egotea eskatzen zaie. Hori horrela, ume bakoitzak ikasteko era propioa eta berezia eraiki behar du, ez eskola tradizionala planteatzen duenari jarraitu. Beraz, gurasoak umearen ikaskuntzaren barruan eremu garrantzitsua dira, eta teknologiari buruz asko jakin ala ez, inoiz ezin dira teknologia berrietik aldendu, saiatu behar dira horiek erabiltzen ikasten. Izan ere, garaiak aldatu dira, eta teknologia berriei aurre egiteko gai ez dena arazoak izan ditzake. Familian zein lagunartekotasunean teknologia berriak, ez bakarrik ordenagailuak, erabiltzen dira eta onerako erabiltzen saiatu behar gara.

 Horregatik gurasoek teknologia hauen iguruan interesa izan behar dute eta , ahal den guztian, hauek erabiltzen jakitea denak batera ekintza desberdinak bideratzeko edo egiteko. Hortaz, konputagailua familiako harremanak  eta familiako ikaskuntzaren kultura bermatzen du. Kasu batzuetan ordenagailua aspergarria den zerbait bezala hartzen da, eta Papertek argi esaten duenez, hori gertatzen denean zeozer txarto egiten ari dela esan nahi du, konputadorea mila gauza izan daiteke, baina ez aspergarria.

Liburuarekin jarraitzeko baloreak datoz berarentzat umeak errespetu eta zintzotasunean hezituak izan behar dira, gehienetan ematen ez dena. Hori gerta dadin, ordenagailuak funtsezko papera izan daiteke, umea beraren kabuz pentsatzeko eta sortzeko gai delako. Horrela ere erruak gerta daitezke, positiboki hartu behar dena, izan ere, erratzen garenean ikasten dugu, horregatik utzi behar zaie saiakerak egiten, huts egiten eta azkenean gai izango dira egiten dutenaren zergatia aurkitzen eta ondo egiten.

Autoreak gai honetan eskola ere garrantzitsua den baliabidea dela argi uzten du, eskolan etxean baino denbora gehiago ematen dute, eta berez eskolara ikastera doaz, orduan teknologia berrien inguruan ikasteko ere izan behar da. Horri laguntzeko, eskolak umeei bideratutako proposamenak kontuan hartu behar ditu gauza bat ala bestea erosterakoan, ez publizitate edo prezioari. Horretarako, irakasleak etengabe ikasten egotea ezinbestekoa da, teknologia gelditzen ez baita. Baliteke gaur egun dauden teknologien inguruan aditua izatea, baina ikasten geldituz gero, urteak pasa ahala, umeak zu baino askoz gehiago jakin dezakete. Hori gertatzekotan, oso zaila izango litzateke klaseetara teknologia berriekin egindako ariketak, klaseak zein proiektuak eramatea.

Gaur egungo ikastetxeetan, teknologia gero eta gehiago sartzen ari da, baina azkenean eskola tradizionalaren estruktura bera dute. Irakasleen arloan ez da aldaketa handirik gertatu, gutxiengoak teknologia berrien inguruan adituak dira, eta are gutxiago, bere klaseetara eramaten dituzte. Hori horrela, ez dituzte metodo berritzaileak erabiltzen, bakarrik liburua ordenagailuaren ordez aldatzea izango balitz bezala.

Liburuarekin bukatzeko, autoreak umeen eta jostailuen arteko hiru istorio azaltzen ditu, jostailuen materialak eta historian zehar denbora zehaztuz, hau da, antzinean zertan pentsatzen jolasten zuten galdera planteatuz, eraikitzerakoan esperientziak garrantzi handia baitu. Gaur egun finkatuak dauden oinarrizko gaitasunak (irakurmena,idazkera eta aritmetika)  etorkizunean aldatzen diren ala ez planteatzen du Papertek; azkenean, urteak pasa ahala ezagutza berriak ager daitezke eta horiek aldatu. Baina, beste ezagutzak agertzea positiboki ikusten du autoreak, beharbada horrela idazten eta irakurtzen trebeagoak izaten edo azkarrago ikasten dute; ezagutza horietan arreta guztia ez da jarriko, gaur egun duten prioritate edo lehentasuna desagertuko da, eta beraz, umeek askatasun gehiagorekin jolas moduan har ditzakete.

HAUSNARKETAK

“Durante  muchas  generaciones, las  sociedades han desarrollado formas para relacionarse con los chicosÇ" (..) " Repensar y reestructurar nuestras ideas sobre los chicos y sobre cómo tratarlos puede resultar una tarea agobiante. Sin duda llevará esfuerzo; pero es la misión que debemos afrontar, y si lo hacemos paso a paso no será agobiante en absoluto.” 19. orri

Gizartea existitzen denetik erronka bat izan da, helduek nola hezitu edo zer motatako harremana izan behar duten umeekin. Haien hezkuntza bermatu ahal izateko guraso zein irakasleen tratera funtsezkoa da, beraiek ondo sentitzeko eta ikasteko giro ona sortzeko. Hortaz, hemen esaten denarekin alde nago; irakasle edo gurasoen helburua da, eta hori lortzeko, nahiz eta zaila izan, hori lortzen saiatu behar dira onuragarria izango litzatekeelako. Gutxinaka gutxinaka egiten badugu, oso zaila dirudien hori, nahiko erraza bihurtuko litzateke. Umeei buruz hitz egiten ari gara, asko ikasteko etapan daude, eta gurasoek zein irakasleek hori gerta dadin ahal duten hobe jokatu behar dute haien papera.

“Los chicos son un grupo de gente a quienes programar nunca los atemoriza. A la hora de programar se sienten como peces en el agua, especialmente si se les permite un acercamiento "amistoso" a la programación.”… “Lejos de sentirse atemorizados e influidos por estos prejuicios, los chicos quieren aprender a programar porque buscan el control.” 27.orri

 

Gaur egun kodifikatzeko edo programatzeko interneten aurki ditzakegun web orrialde edo aplikazioek sormena edo kreatibitatea bermatzen dute, ekintzaren kontrola izanez. Sistematikoki egiten den arrazonamendua gertatzen da, eta hori ez da guztia, taldeka lan egiten eta kolaboratzen ikasten dute. Umeei programatzea gustatzen zaiela argi ikusi da milaka kasuetan, non kontrola bilatzen dute haiek gidariak direla sentitzeko. Beraz, ikastetxetara programazio-kodifikatzeko aplikazio hauek eraman behar dira; umeek nahi dutelako eta beraientzat ataz onuragarri asko dituelako. Hau esanda, gauza da zergatik oraindik eskoletan ez dauden planifikatuak egiteko edo lantzeko hau egiten duten aplikazio edo webgune ezberdinak. Egia da nahiko berriak direla eta gehienak ez dutela ezagutzen, gu esaterako urte honetan Scratch ezagutu dugun bezala, baina ikastetxeak berrikuntzen inguruan adi egon behar dira.

“. Los ciberavestruces que diseñan la política escolar quieren utilizar computadoras, pero sólo pueden imaginar un uso dentro del marco del sistema escolar tal como ellos lo conocen: chicos que siguen un pro-grama de estudio predeterminado y planificado año tras año y clase por clase. 43.orri

Parrafo honetan ikus daitekeen hitz nahiko arraroa autoreak oso ondo erabiltzen du; ostrukak bezalako funtzioa egiten dute, hau da, oso buru handiarekin eskoletan teknologia erabiltzearen alde jartzen dira, eskoletan teknologia jarriz, bai ordenagailuak bai beste motatako teknologiak. Ordea, eskola mota ez da aldatzen, hor burua lurrazalera eramaten dute; teknologia erabiltzeagatik berritzaileak direla esaten dute, baina garrantzitsuena ez dute aldatzen, eskola tradizionalean jarraitzea. Liburuak erabili beharrean, ordenagailua era berean erabiltzea ez da berritzailea izatea. Hortaz, teknologia berriei laguntzeko edo bultzatzeko lehenengo eskola tradizionaletik irten behar gara. Eta hala eta guztiz ere, ez dakit eskoletan hori beteko bazen, gaur egun ikt-een erabilpena ehuneko bat dauka, hau da, erabili behar da gutxienez ez dakit zenbat ordutan, eta praktiketan ikusi denez, hori ez du betetzen ia inork.

“El nombre "constructivismo" se deriva de un modelo alternativo, en virtud del cual quien aprende debe construir sus conocimientos partiendo de cero cada vez. Piaget, el más influyente defensor de la educación constructi-vista, dio popularidad al eslogan: "Entender es inventar". La función del maestro es crear las condiciones para inventar y no proporcionar conocimientos listos para usar.” 67-68. orri

Esaldi hauek aukeratzerakoan iritzi pertsonala kontuan izan dut guztiz, autorearekin erabat ados nagoelako; konstruktibismo joera edo modeloaren guztiz alde jartzen naiz. Ume bakoitzak ezagutza propioak eraiki behar ditu, irakasle zein beste ikasleekin haien hasierako ezagutzak konpartituz eta gero bateratzen. Erruak positiboki hartu behar direla esan behar zaie, hórrela ezagutzak lortzen baitira, eta hori esaten ez bazaie, frustrazioa ekar diezaioke. Haratago, badaude ume batzuk erratzen direnak eta hori egiteari uzten dutenak, alderantzizkoa gertatu behar zenean, behin eta berriro saiatzea lortu arte. Horretarako, irakasleak arlo honetan ondo formatuak izan behar dira, gero klasea ondo bideratzeko eta giro aproposa sortzeko, ezagutzak eraikitzeko gai izateko eta ez ezagutzak halanola botatzeko.

 

“Muchos maestros trabajan con empeño para crear una relación de mayor confianza con sus alum-nos, y más adelante en el libro les diré algo sobre cómo ustedes pueden apoyar a estos maestros en las escuelas de sus chicos. Por el momento, el tema en cuestión no es lo que los maestros hacen sino lo que ustedes hacen. Mi recomendación es que la principal prioridad al reflexionar sobre el aprendizaje en sus familias debería ser conservar los valores de honestidad y respeto por los individuos.” 91. orri

Gurasoei egokitutako hitzak dira, eskola garrantzizkoa bada ere, baloreak etxean landu behar dira ere, ikusten dutena beraiek izango dira gehienetan, orduan saiatu behar gara bai eskolan, bai etxean errespetua eta zintzotasuna agintzea. Badaude kasuak non gurasoek eskolaren eskuetan uzten dute erantzunkizuna, azkenean eskolan etxean beste denbora igarotzen dute, baina hori horrela ezin daitekeela egin argitu behar zaie. Irakasleak ere bere partetik egin behar du, baloreak klasean transmititzeko zein horrelako giroa sortzeko, gurasoen kasuan ezin du asko egin. Egia da ikastetxean arazoak egotekotan gurasoekin hitz egin daitekeela, baina arazoak egonda ere, oso zaila da gurasoei esatea edo galdetzea nola hezten duten bere seme-alaba, eztabaida gogorra ekar dezakeelako. Hala ere, irakasleak beren partetik egin ahal duen guztia egin behar du, gurasoek bezala. Hala ere, lehen esan bezala, baloreak gurasoen gauza da ere, horregatik funtsezkoak direnak etxeko ikaskuntzan landu behar dituzte. Honen inguruan haur hezkuntzan edo lehen hezkuntzako lehenengo zikloan,bereziki, irakasleek gurasoekin bilerak egitea aproposa izango litzateke. Azkenean,bilerak egiten dira txango batez  hitz egiteko eta ez baloreak lantzeko, eskolak arlo honetan zein beste askotan aurrera egin behar du.

“No obstante, las propias características que contribuyen a la nivelación pueden dar lugar al engaño y la seducción. Ahora su hijo puede golpear la puerta digital de fuentes de conocimientos que en otros tiempos sólo se abrían a un número limitado de investigadores. Un chico puede conversar con un experto en un área de interés común. Las ventajas son inmensas; pero, al mismo tiempo, se corren altos riesgos. Personas que a su juicio serían mala compañía hoy pueden llamar a la puerta digital de sus hijos, accediendo a su hogar mediante la computadora. Y así como los chicos pueden acceder a la colección de fotos espaciales de la NASA, también, en teoría, tienen a su alcance la colección pornográfica de algún sujeto conectado a la Red.” 104. orri

Internetaren arrisku eta aldi berean, abantailei buruz hitz egiten da. Azkenean, ume bat oso interesgarria edo apropsa izan daitekeen orrialde batera heltzea guztiz deaproposa den orrialdera heltzea bezain erraza edo zaila da. Ordenagailua hartzen denean, edozer bilatu daiteke, mugaezina, orduan, trabak jartzea ezinezkoa da. Orduan, umeei internetaren abantaila eta arriskuei buruz argi hitz egin behar zaie, hau da, ondo erabilita oso positiboa izan daitekeela eta alderantziz, interneten ere arriskuak daudela eta hauek saihesteko zer egin  egin behar den. Baina ordenagailua erabiltzean izaten duten askatasuna kasu gehienetan merezi izango du, gutxiengoak konputagailuen erabilpen txarra egiten baitu.

 

“Mi conclusión fue que los padres deberían admitir la necesidad de crear nuevas formas de relacionarse con sus hijos y ver la computadora como un medio para alcanzar la cohesión familiar y no como un obstáculo. Los adultos deberían pasar menos tiempo preocupándose por lo que los chicos hacen o dejan de hacer con las computadoras y más tiempo tratando de hallar intereses comunes o proyectos para trabajar en conjunto.” 108. orri

Esaldi honekin alde batetik ados nago eta bestetik ez. Hasteko, konputadorea etxeko harremanak kohesionatzeko balio dezakela argi ikusten dut, baina ere oztopo bat bezala ikusi daiteke. Nire azalpena erlatibitatean egongo lizateke; kasuz kasu gertatzen den gauza da, azkenean badaude kasuak non familia kohesionatzeko guztiz funtsezkoa izan da eta alderantziz, seguraski egon dira kasuak non familiak apurtu ditu familiako norbaitek konputagailu hauetan denbora luzeak ematen dituelako. Orduan, nire ustez, gurasoen helburua denak batera egingo dituzten ekintzak edo proiektua bilatzea izango zen, horrela denak batera denbora igaroko zuten, harremanak estutzen. Bestela, seme-alabak beren kabuz ekintzak egingo dituzte eta horrela bai gerta daitekeela lehen esandako familiaren apurketa. Umeek gurasoek baino gaitasun gehiago dute teknologia berriekin aritzeko, orduan, denak batera lan egitean kohesioa lortzeaz gain, gurasoentzat eskerrak emateko arrazoia izango litzateke.

“Esto es especialmente cierto en el ámbito de las computadoras. Algunos padres saben muy poco sobre estos aparatos y probar los pone nerviosos. Si los hijos desean ayudarlos, deberán entender lo que sienten y tratarlos amablemente. Tómenles las manos. Abrácenlos; pero no de manera condescendiente.” 116. orri

Gaur egun etxe ia guztietan gertatzen diren momentuetaz hitz egiten da hemen, non nagusiak direnak teknologia berrien inguruan edo ordenagailuari buruz ez dakite nahiko eta galdetzen dute. Gurasoak dira, eta txikia zirenean zu lagundua izan zinen, orduan, zergatik ez egin alderantzizkoa orain beraiek behar dutenean. Kasu pertsonalean, nire aitak ez zekien ordenagailuari buruz ezer ez, eta ez zuen ezer ez jakin nahi (nire ustez lotsa edo beldurra dela eta) eta egun batean ordenagailuarekin hasteko konbentzitu genion, eta orain arratsaldero ordenagailuan  denboratxo bat ematen du; milaka gauzak bilatzen ditu, aldizkaria irakurtzen du, bideoak ikusten ditu, musika entzun…. Denetarik egiten du eta lehen ez zekien ezta amatatzen. Orduan, kasu guztietan ez dakien horri lagundu behar zaiola argi dago, inolako aukerak ez galtzeko.

“También debemos nombrar al filosofo, psicólogo y educador suizo Jean Piaget. Su obra es estudiada por todos los alumnos de todas las escuelas en las que se enseña sobre educación, pero se necesita un microscopio mental para detectar su influencia en las escuelas. La realidad es que la escuela se ha resistido al cambio con gran tesón. ¿Por qué esta vez va a ser diferente?” 208. Orri

Ikastola guztietan Jean Piageti buruz ikasten da, are gehiago, guk, irakasleek, gradu guztian zehar beraren ideiak ematen ditugu eta ikasgai batzuetan beraren teoría ezberdinak ikasi behar ditugu, baina, gero praktiketan Piaget ez da ezta ikusi ere. Hau da, Piageten teoriak oso garrantzitsuak izan dira eskolarentzat umeei begira, umeak ulertzeko eta umeak aztertzeko balio izan dute, eta oraindik haren idazlanak ikasten dira. Orduan, Piageten aldaketak edo teoriak baliorik gabe geratu badira, nola pentsa daiteke teknologia berriek ekarriko dituzten aldaketak baliozkoak izango direla eta eskoletan onartuko direla? Argi dago eskola tradizionala aldatzeko urte asko behar izango direla, baina irakasletik hasi behar da. Are gehiago, irakasleek haien graduetan ikasi dutenaren erdia ez badute gogoratzen, eta beste erdia ezin badute erabili eskola oraindik atzertatuta dagoelako, zer irakatsiko dute? Irakasleak Aurrera badoaz, teknologia zein beste milaka atazetan progresista izanik, baina eskola geldituta geratzen bada, ez dago konponbiderik. Horregatik, eskola aurrera joateko pausoak eman behar dira, aldaketak egoteko eta eskola behar den moduan behingoz aldatzeko, horrela daramatza urte asko eta.

 

“Lo que pretendo cuestionar no es el valor irrefutable de saber leer, escribir y calcular en el mundo de hoy. Lo que es refutable es si la prioridad que asignamos a las tres habilidades básicas seguirá teniendo sentido a medida que surjan otros medios de acceso a los conocimientos.” 245. Orri     

 

Urteak pasa ahala, orain ezinbestekoak diren hiru ekintzak aldatuko direla dio autoreak. Irakurri, idatzi eta kalkulatzea etorkizunean orain diren bezain garrantzitsuak ez dira izango, ezagutzak jasotzeko beste bide batzuk agertuko baitira. Ez nago batere ados honekin, izan ere, etorkizuna nahiz eta guztiz aldatu, hiru ekintza hauek guztiz beharrezkoak, funtzeskoak izango direla pentsatzen dut. Egia da kalkulatzea beharbada garrantzia galduko duela zeozer asmatu dezaketelako, baina komunikatzeko idaztea zein irakurtzea orain bezalakoak izango direla usted ut. Azkenean, mundua guztiz aldatu beharko litzateke irakurri eta idatzi garrantzizkoak ez izatera bihurtzeko, erabateko aldaketa gertatu beharko zen, oraindik oso urrun ikusten dudana. Nire hitzak hurrengo urteetara begira daude, ez dakit mila urte barru mundua egongo den eta egotekotan, nolakoa izango litzateke, Aurrera joanez gero baliteke horrelako aldaketa izugarriak ematea, baina gure garaian horretan pentsatzeko oraindik ez.

bottom of page