top of page

Makey Makey

​

​

 

Ikt-ko ikasgaiari dagokionez Makey Makey-arekin lantxo bat prestatu behar genuen. Horretarako, ideia entretenigarri bat bilatu genuen, ikusle edo jokalariarentzat momentu dibertigarria izateko asmoz. Hori horrela, bideoak ikusten hasi ginen, eta behin batzuk ikusita, gure gustukoa zen ideia bat ikusi genuen eta horren antzeko lan bat egitea pensatu genuen, gure aldaketa pertsonalak emanez eta Makey Makey-a erabiliz, noski. Joko horretan bat-bateko erreflexuak lantzen ziren.

​

Erabilitako materiala:

-Makey makey

-Kartoia

-Fruta ezberdinak

-Iltzeak

-Termofusiblea

-Aluminiozko papera

-Celloa

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Muntaketari dagozkion hiru argazkiak dira hauek;  neurriak hartzen , frutak kartoian itsasten eta makey-makey baliabidea gure frutekin ondo funtzionatzeko kable guztiak ipintzen dira agertzen diren argazkiak. 

​

Makey Makey-aren erabilpena:

​

Hasteko, bi kartoi batu ditugu celloarekin. Ondoren, bi kartoien artean bost zona markatu ditugu, zona bakoitzean zulotxo bat egin dugu hortik iltzea sartzeko. Behin iltzea zuloan dagoenean iltzea frutan sartzen dugu eta frutak ongi mantentzeko termofusiblearekin itsatsi ditugu. Hau fruta guztiekin egin eta gero kartoiaren atzeko aldera joan behar dugu. Makey makeyren kableak erabili ditugu zirkuito itxi bat egiteko baina klableei aluminiozko papera erantsi diegu motzak gelditzen direlako. Behin kableak eta aluminiozko papera batuta aukeratu behar ditugu fruta bakoitzaren eginbeharrekoa. Hau guztia egin aurretik, Scratch bat egin genuen. Scratch honetan bakarrik pilota bat agertzen da, horretarako, "espacio" teklara eman behar zaio, tekla horri eman eta gero segundua aurrera joaten dira eta jokua egiteko 60 segundu ditugu. Jokua irabazteko puntuaziorik handiena egin behar da eta fruta ukitzerakoan puntu bat lortzen da. Fruta bat ukitzerakoan modu aleatorioan mugitzen da pilota eta dagokion fruta ukitu behar da gero.

​

Arazoak: 

​

Hainbat arazo izan ditugu gure lana aurrera eramateko. Arazorik larriena kableak eta aluminiozko papera batzea izan da, oso erraz erortzen ziren. Azkenenan mantendu ziren baina jendea jolasten zuen bitartean batzuetan erortzen ziren eta berriz jarri izan behar genituen. Bestetik, frutak ere erortzen ziren jendearengatik eta berriz itsatsi genituen. Bukatzeko, Scratcha ongi jartzea nahiko kosta zitzaigun.

​

Hau guztia esanda, Makey Makey-arekin Lehen Hezkuntzan lan egitea ona izango zen , praktikoa eta dibertigarria izan ohi delako, hala ere, Makey Makey-a erabiltzen ez dakienak lan astuna dela pentsa dezake, baina honetan murgilduz eta informazioa jasoz nahiko erraza da. Hain zuzen ere hori da irakasle izatearen gakoa, beti  aurrerapenei buruz adi egotea eta etengabe ikasten egotea. Hortaz, erabilgarria eta baliogarria den jokoa da hau, esaterako, gure kasuan, fruta ezberdinak ikasteko (ume txikiak) eta klasean egon den beste joko batekin, giza gorputzaren atal desberdinetan dauden gominolak hartzea, gorputzaren atal edo hezur desberdinak ikasteko.

​

​

Bideoak:

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

bottom of page