top of page

Scratch     

Programa honi buruz entzuten dudan lehenengo aldia da, baina Lehen Hezkuntzarako oso aproposa izan daitekeen baliabidea iruditu zait. Oso digitalizatuta dagoen gizartean bizi gara, orduan baliabide nahikoak ditugu haurrak ez aspertzeko, haiek klaseak erraz jarraitzeko eta behin scratchak nola funtzionatzen duen ondo dakitenean, beraiek erabiltzen hasteko. Lehenengo egunean nahiko zaila egin da , baina Jonek azaldu duen bitartean aplikazioa bertan jarraituz gauzak gutxi gorabehera non eta nola dauden erraz ulertu da. Hemen behean dugun argazkian bezalako pantaila agertzen zaigu, ezkerrean dugun pantaila handian pertsonaiak, animaliak edo nahi duguna jar dezakegu, bere atzealdearekin etab. Eta pantailaren eskuman dagoena programazioa egitea izan litzateke, hau da, pantailan dagoena mugitzea, soinuak egitea edo ia nahi duzuna egin dezake, bakarrik hor dagoen guztia begiratzea da, denetarik baitago.  Eta behean, atzealdeak edo pertsonaiak aukeratzeko egokiera ezberdinak, zure argazkiak baita.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Programazio edo kodifikazioan oinarritutako programa da, beraz, kreatibitatea edo sormena erabiltzea ezinbestekoa da; sortzen duten bitartean disfrutatuko dute eta denbora ondo aprobetxatuta egongo da. Izan ere  haren lema esaten duenez, aplikazio hau programatu, sortu eta jokatzeko egina dago. Beraz, programa hau eta beste batzuk LH-n gehiago landu beharko lirateke.

​

Gure kasuan, scratcha erabiltzen gutxinaka-gutxinaka ikasi dugu, gauza sinpleak egitea oso erraza da , baina zailtasun maila handituz doa gero iragarki bat egiterako orduan, adibidez, klasean eskatu digutena bezala.

Azkenean, gutxi gorabehera iragarki bat egin dugu, baina ez dago batere ondo, hala eta guztiz ere jarraitu beharko dugu scratcharekin lan egiten Komunikazio zein Ikt-ko ikasgaientzat honelako bat egingo baitugu.

​

​

​

​

​

​

​

​

Scratch baliabide hau erabilita, Lehen Hezkuntzarako klase bat prestatzea eskatu digute. Horretarako,, taldean egozentrismo glotiko eta ekologismo glotiko terminoak erabiltzea erabaki dugu. Hauek hizkuntza bat bakarrik erabiltzea edo errespetatzea (egozentrismo) eta hizkuntza guztiak errespetatzea (ekologismo) dira. Beraz, kontrakoak diren bi terminoak dira. Scratcharen bitartez terminoak hobe ulertzea espero dugu. Link honetan gure XOXO taldeko scratcha ikusgai izango duzue. 

 

https://scratch.mit.edu/projects/136369057/

​

​

Matematika

​

Gaurko klasean Jonek kontatu digu aste santuan Sevillako ikastetxe batean umeekin scratch-arekin lan egiten egon dela adierazi digu, eta era berean matematikaren inguruan izan dela.

​

Orduan klasean umeekin egin zuen ariketa berak egin du. Ariketan 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 11 eta 1000 aldeko poligonoak egitean oinarritzen da. Gutxinaka-gutxinaka pentagonoak egiten joan naiz, baina 1000 aldeko poligonora heltzean ezin izan dut egin, asko frogatu ondoren, ezinezkoa dela iruditu zaidalako. Baina orduan, Jonek azaldu digu Sevillako ikastetxeko neska bati bururatu zitzaiola poligono batek 360 gradu dituela, orduan poligono guztiak ondo egiteko, bakarrik egin behar zela 360/poligonoaren alde kopurua.

​

Hau jakin ondoren, erantzuna hain "erraza" izanda ez asmatzea barregarria izan da. Baina trikimailua ulertu ondoren, askoz errazagoa izan da! Ondoren, arbelean marrazki bat egin du eta proposatu digu marrazki hori scratch-aren bidez kopiatzea. Marrazki hau egitea ez da oso zaila izan, baina hala ere askotan frogatu naiz.

​

​

​

 

​

​

​

​

​

​

​

bottom of page