Irratigintza
PODCAST-A
IRRATI KAPSULA
Irratigintza eskola batzuetan (gero eta gehiago) erabiltzen den baliabidea da, hala ere, haren egokitasuna dela eta gehiago erabili beharko litateke; komunikazioa lantzeko oso erabilgarria den baliabidea da, baina horretaz aparte umearen garapenean eragin gehiago izan dezake, motibazioa pizten duelako, eta hortaz, ondo pasatuko dute eta asko ikasiko dute. Komunikazio ikasgaian landu dugun bezala, irratigintza egiterakoan komunikazioa hobetzen da, bat-bateko diskurtsoa gehienbat.
Irratigintza inguruan bi proiektu desberdin egitea erabaki dute komunikazio eta IKT irakasgaietako irakasleek: kapsula eta zuzeneko irratsaio bat egitea. Hasteko kapsula bat egin beharra genuen, eta hau egiterako orduan gai bat aukeratu eta honi buruz hitz egin behar genuen baita gure tesia defendatu. Gure taldea, XOXO taldea, egin genuen kapsula honetan, bideojokoek umeengan izan ahal duten eraginari buruz hitz egiten genuen. Umeengan garrantzia izan dezakeen gaia da, eta beraz, LH-n lantzea komenigarria ikusten dugu.
Behin lana aukeratu eta gero, gidoi bat prestatu genuen, eta ondoren grabaketa lanetan hasi ginen. Honek arazo asko sortu zizkigun, izan ere, ordenagailuarekin grabatutako lehenengo audioa ez zen ondo entzuten eta beste hiru aldiz grabatu behar izan genuen ondo entzutea lortu genuen arte. Gainera, hasieran zatika grabatu genuenez hauek elkartzeko arazoak izan genituen ezin genituelako ondo enkajatu. Hauek ondo jartzea lortu genuenean gure irrati kapsularen azken emaitza lortu genuen. Bukaeranlortu genuen emaitza hemen eskegita dago, nahi izatekotan entzuteko.
ZUZENEKO IRRATSAIOA
Abenduko azken ostegunean zuzeneko irrati saio bat prestatu genuen 2. mailako ikaslekok Magisteritza Eskolako hall-ean. Bertan, mahai bat jarri genuen hiru mikrofono, anplifikagailu bat, ordenagailu bat eta nahasketa kutxa bat genituelarik. Horrela, egun osoan zehar taldeka prestatutako gauzak emititzen egon ginen. Gure taldeari bigarren txandan parte hartzea tokatu zitzaion, eta txanda horretako koordinatzaileek ipuin baten zati bat irakurri behar ziguten gutako bik horren inguruko hausnarketa egin ahal izateko. Esan bezala, hausnarketa guzti hauek zuzenean egin genituen eta hall-etik pasatzen ziren ikasle guztiek hauek entzuteko aukera izan zuten.
Esango nuke nahiko proiektu polita izan zela irrati saio bat zuzenean egitearena, eta ikus daitekeen bezala, material gutxirekin lortu daiteke horrelako zerbait egitea. Eskoletan ere, erabilgarria suertatu daiteke proiektu honen antzeko zerbait egitea, haurrekin lantzeko proiektu interesgarri eta entretenigarria izanik. Gainera, modu sinple eta errez batean irrati estudio bat simulatu daiteke eta hau umeentzako oso motibagarria izaten da gauza berriak ikasteko modu erakargarria baita.